20 URTEZ AZPIKO 2013ko MUNDUKO XAKE TXAPELKETAK.

(2013ko irailaren 13tik 26ra jokatua, Turkiako Kocaeli hirian).

 

 

 

            Kocaeli hiria, Izmit izenarekin ere ezaguna, Turkiako Kocaeli probintziako hiriburua da. Turkiako iparmendebaldean dago, Estambuldik 100 kilometrora. 248.424 biztanle zituen 2007an.

 

            Industria gune garrantzitsua da. Petrolio findegi handia dauka eta paper eta porlan industria garrantzitsuak ere bai. Komunikaziorako lotura gunea ere bada hiria. Turismoa ere ederki lantzen du.

 

            Erromako Inperioaren hiriburua ere izan zen (Nikomendia zuen izena orduan), Konstatinopolis sortu arte.

 

            1999ko abuztuaren 17an lurrikara jasan zuen. 14.000 hildako eragin zituen hirian.

 

            2013ko irailean 20 urtez azpiko Munduko Xake Txapelketetako egoitza bihurtu zen.

 

            90 minututan 40 jokaldi egin behar zuten jokalariek eta gero partida amaitzeko ordu erdi gehiago. Hasieratik 30 segundo gehitzen zuten jokaldiko.

 

 

 

20 URTEZ AZPIKO LII. MUNDUKO XAKE TXAPELKETA IREKIA.

 

 

 

            Parte hartzaileak: 118 (iaz baino 12 gutxago). Partidak: 13.

 

            AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Yangyi Yu (Txina) (2.662) – 11 puntu.

2)    Alexander Ipatov (Turkia) (2.601) – 10’5 puntu.

3)    Santosh Gujrathi Vidit (India) (2.565) – 9’5 puntu .

4)    Jorge Cori (Peru) (2.587) – 9’5 puntu.

5)    S. P. Sethuraman (India) (2.553) – 9 puntu.

6)    Jahongir Vakhidov (Uzbekistan) (2.385) – 9 puntu.

7)    Yi Wei (Txina) (2.551) – 9 puntu.

8)    Jan-Krzysztof Duda (Polonia) (2.534) – 8’5 puntu.

9)    Aleksandar Indjic (Serbia) (2.481) – 8’5 puntu.

10) Yiye Wang (Txina) (2.258) – 8’5 puntu.

 

            YANGYI YUK AURREKO TXAPELDUNA MENPEAN HARTU ZUEN.

 

 

 

 

            Yangyi Yu Txinako Huangshi hirian jaio zen 1994ko ekainaren 8an. 19 urte ditu. 2009. urtetik Maisu Handia da.

 

            Turkiako Alexander Ipatov aurreko txapeldunarekin lehia gogorra bizi izan zuen.

 

Hamaikagarren partidan puntu erdiko abantaila hartu zion, 2.522ko Andrey Stukopin errusiarrari irabazi ostean. Azken aurreko partidan, 2.575eko Samvel Ter-Sahakyan armeniarra gainditu zuen. Alexander Ipatov puntu batera geratu zen, berriz berdindu ondoren.

 

            Lana ia egina zegoen. Azkeneko partidan beharrezko berdinketa lortuta titulua bereganatu zuen Yangyi Yuk.

 

            Lehenengo zerrendaburua zen eta 21 puntutan hobetu zuen eloa.

 

            PALMARESA.

 

            1951n, Coventry-n eta Birmingham-en (Ingalaterra), 1. edizioan: Borislav Ivkov (Serbia).

            1953an, Kopenhage-n (Danimarka), 2. edizioan: Oscar Panno (Argentina).

            1955ean, Antwerp-en (Belgika), 3. edizioan: Boris Spassky (Errusia, baina Frantziako nazionalitatekoa).

            1957an, Toronto-n (Kanada), 4. edizioan: William Lombardy (Estatu Batuak).

            1959an, Munchenstein-en (Suitza), 5. edizioan: Carlos Bielicki (Argentina).

            1961ean, Haga-n (Herbehereak), 6. edizioan: Bruno Parma (Eslovenia).

            1963an, Vmjacka Banja-n (Serbia), 7. edizioan: Florin Gheorghiu (Errumania).

            1965an, Bartzelona-n (Herrialde Katalanak), 8. edizioan: Bojan Kurajica (Eslovenia, baina Bosniako nazionalitatekoa).

            1967an, Jerusalem-en (Israel), 9. edizioan: Julio Kaplan (Puerto Rico).

            1969an, Stockholm-en (Suedia), 10. edizioan: Anatoli Karpov (Errusia).

            1971n, Atenas-en (Grezia), 11. edizioan: Werner Hug (Suitza).

            1973an, Teesside-n (Ingalaterra), 12. edizioan: Alexander Beliavsky (Ukrania, baina Esloveniako nazionalitatekoa).

            1974an, Manila-n (Filipinak), 13. edizioan: Anthony Miles (Ingalaterra).

            1975ean, Tjentiste-n (Bosnia-Herzegovina), 14. edizioan: Valery Chekhov (Errusia).

            1976an, Groningen-en (Herbehereak), 15. edizioan: Mark Diesen (Estatu Batuak).

            1977an, Innsbruck-en (Austria), 16. edizioan: Artur Yusupov (Errusia).

            1978an, Graz-en (Austria), 17. edizioan: Sergey Dolmatov (Errusia).

            1979an, Skien-en (Norvegia), 18. edizioan: Yasser Seirawan (Estatu Batuak).

            1980an, Dortmund-en (Alemania), 19. edizioan: Gari Kasparov (Azerbaijan, baina Errusiako nazionalitatekoa).

            1981ean, Mexiko Hiria-n (Mexiko), 20. edizioan: Ognjen Cvitan (Kroazia).

            1982an, Kopenhage-n (Danimarka), 21. edizioan: Andrei Sokolov (Errusia).

            1983an, Belfort-en (Frantzia), 22. edizioan: Kiril Georgiev (Bulgaria).

            1984an, Kiljava-n (Finlandia), 23. edizioan: Curt Hansen (Danimarka).

            1985ean, Sharjah-n (Arabiar Emirrerri Batuak), 24. edizioan: Maxim Dugly (Estatu Batuak).

            1986an, Gausdal-en (Norvegia), 25. edizioan: Walter Arencibia (Kuba).

            1987an, Baguio-n (Filipinak), 26. edizioan: Viswanthan Anand (India).

            1988an, Adelaide-n (Australia), 27. edizioan: Joel Lautier (Frantzia).

            1989an, Tunja-n (Kolombia), 28. edizioan: Vasil Spasov (Bulgaria).

            1990ean, Santiago-n (Txile), 29. edizioan: Ilya Gurevich (Estatu Batuak).

            1991n, Mamaja-n (Errumania), 30. edizioan: Vladimir Akopian (Armenia).

            1992an, Buenos Aires-en (Argentina), 31. edizioan: Pablo Zarnicki (Argentina).

            1993an, Kozhikode-n (India), 32. edizioan: Igor Miladinovic (Serbia).

            1994an, Caioba-n (Brasil), 33. edizioan: Helgi Gretarsson (Islandia).

            1995ean, Halle-n (Alemania), 34. edizioan: Roman Slovodjan (Alemania).

            1996an, Medellin-en (Kolombia), 35. edizioan: Emil Sutovsky (Israel).

            1997an, Zagan-en (Polonia), 36. edizioan: Tal Shaked (Estatu Batuak).

            1998an, Kozhikode-n (India), 37. edizioan: Darmen Sadvakasov (Kazakhstan).

            1999an, Yerevan-en (Armenia), 38. edizioan: Alexander Galkin (Errusia).

            2000n, Yerevan-en (Armenia), 39. edizioan: Lazaro Bruzon (Kuba).

            2001ean, Atenas-en (Grezia), 40. edizioan: Peter Acs (Hungaria).

            2002an, Goa-n (India), 41. edizioan: Levon Aronian (Armenia).

            2003an, Nakhchivan-en (Azerbaijan), 42. edizioan: Shakhriyar Mamediarov (Azerbaijan).

            2004an, Kochi-n (Japonia), 43. edizioan: Pentala Harikrishna (India).

            2005ean, Istanbul-en (Turkia), 44. edizioan: Shakhriyar Mamediarov (Azerbaijan).

            2006an, Yerevan-en (Armenia), 45. edizioan: Zaben Andriasian (Armenia).

            2007an, Yerevan-en (Armenia), 46. edizioan: Ahmed Adly (Egipto).

            2008an, Gaziantep-en (Turkia), 47. edizioan: Abhijeet Gupta (India).

            2009an, Puerto Madryn-en (Argentina), 48. edizioan: Maxime Vachier-Lagrave (Frantzia, Sestao Xake Taldekoa).

            2010ean, Chotowa Czarna-n (Polonia), 49. edizioan: Dmitry Andreikin (Errusia).

            2011n, Chennai-n (India), 50. edizioan: Dariusz Swiercz (Polonia).

2012an, Atenas-en (Grezia), 51. edizioan: Alexander Ipatov (Turkia).

2013an, Kocaeli-n (Turkia), 52. edizioan: Yangyi Yu (Txina).

 

 

 

20 URTEZ AZPIKO EMAKUMEZKOEN XXXI. MUNDUKO XAKE TXAPELKETA.

 

 

 

            Parte hartzaileak: 77 (iaz baino 11 gehiago). Partidak: 13.

 

            AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Aleksandra Goryachkina (Errusia) (2.418) – 10’5 puntu.

2)    Zhansaya Abdumalik (Kazakhstan) (2.277) – 9’5 puntu.

3)    Alina Kashlinskaya (Errusia) (2.434) – 9 puntu.

4)    Mitra Hejazipour (Iran) (2.256) – 9 puntu.

5)    Irina Bulmaga (Errumania) (2.387) – 8’5 puntu.

6)    Deysi Estela Cori Tello (Peru) (2.433) – 8’5 puntu.

7)    Dinara Saduakassova (Kazakhstan) (2.326) – 8’5 puntu.

8)    Rout Padmini (India) (2.312) – 8’5 puntu.

9)    Paula Andrea Rodriguez Rueda (Kolonbia) (2.225) – 8’5 puntu.

10) Aulia Medina Warda (Indonesia) (2.301) – 8 puntu.

 

            ALEKSANDRA GORYACHKINA, ZIRIMOLA MODUAN XAKEAREN MUNDUAN.

 

 

Aleksandra Goryachkina xakelari ospetsua izateko deituta dago. 1998. urtean jaio zen, 15 urte ditu eta dagoeneko sari garrantzitsuak eskuratu ditu.

 

2009an, 12 urtez azpiko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketan, hirugarren geratu zen. Sarasadat Khademalsharieh irandarra nagusitu zen. Honek, 2.299 puntuz, Aleksandra Goryachkina urrun du gaur.

 

2011n, 64. postuan bukatu zuen Emakumezkoen Europako Banakako XII. Xake Txapelketa. 14 urtez azpiko lehenengoarentzako saria eraman zuen.

 

2012an, 18 urtez azpiko Nesken Europako Xake Txapelketa irabazi zuen.

 

            2013an, 20 urtez azpiko munduko emakumezko xake txapeldun bihurtu da. 2013ko urriko zerrendan, 2.436 puntuz agertzen da. Bere puntuaziorik onena da eta goruntz doa.

 

            Deysi Cori Tello 2011ko txapeldunak seigarren postuarekin etsi egin behar izan zuen.

 

            Aleksandra Goryachkinak azkeneko partida baino lehen puntu erdira zuen Zhansaya Abdumalik kazakhstandarra eta puntu batera Paula Andrea Rodriguez Rueda kolonbiarra.

 

            Kolonbiarrari irabazi zion azkeneko txandan, zalantza guztiak uxatzeko. Abdumalik-ek, ordea, berdinketa besterik ez zuen lortu.

 

            PALMARESA.

 

            1982an, Kopenhage-n (Danimarka), 1. edizioan: Agniezska Brustman (Polonia).

            1983an, Belfort-en (Frantzia), 2. edizioan: Fliura Khasanova (Kazakhstan).

            1985ean, Sharjah-n (Arabiar Emirrerri Batuak), 3. edizioan: Ketevan Arakhamia (Georgia).

            1986an, Gausdal-en (Norvegia), 4. edizioan: Ildiko Madl (Hungaria).

            1987an, Baguio-n (Filipinak), 5. edizioan: Camilla Baginskaite (Lituania).

            1988an, Adelaide-n (Australia), 6. edizioan: Alisa Galliamova (Errusia).

            1989an, Tunja-n (Kolombia), 7. edizioan: Ketino Kachiani (Georgia, baina Alemaniako nazionalitatekoa).

            1990ean, Santiago-n (Txile), 8. edizioan: Ketino Kachiani (Georgia, baina Alemaniako nazionalitatekoa).

            1991n, Mamaja-n (Errumania), 9. edizioan: Natasa Bojkovic (Serbia).

            1992an, Buenos Aires-en (Argentina), 10. edizioan: Krystyna Dabrowska (Polonia).

            1993an, Kozhikode-n (India), 11. edizioan: Nino Khurtsidze (Georgia).

            1994an, Caioba-n (Brasil), 12. edizioan: Zhu Chen (Txina).

            1995ean, Halle-n (Alemania), 13. edizioan: Nino Khurtsidze (Georgia).

            1996an, Medellin-en (Kolombia), 14. edizioan: Zhu Chen (Txina).

            1997an, Zagan-en (Polonia), 15. edizioan: Harriet Hunt (Ingalaterra).

            1998an, Kozhikode-n (India), 16. edizioan: Hoang Thanh Trang (Vietnam).

            1999an, Yerevan-en (Armenia), 17. edizioan: Maria Kouvatsou (Grezia).

            2000n, Yerevan-en (Armenia), 18. edizioan: Xu Yuanyuan (Txina).

            2001ean, Atenas-en (Grezia), 19. edizioan: Humpy Koneru (India).

            2002an, Goa-n (India), 20. edizioan: Xue Zhao (Txina).

            2003an, Nakhchivan-en (Azerbaijan), 21. edizioan: Nana Dzagnidze (Georgia).

            2004an, Kochi-n (Japonia), 22. edizioan: Ekaterina Korbut (Errusia).

            2005ean, Istanbul-en (Turkia), 23. edizioan: Elisabeth Patz (Alemania).

            2006an, Yerevan-en (Armenia), 24. edizioan: Sheng Yang (Txina).

            2007an, Yerevan-en (Armenia), 25. edizioan: Vera Nebolsina (Errusia).

            2008an, Gaziantep-en (Turkia), 26. edizioan: Dronavilli Harika (India).

            2009an, Puerto Madryn-en (Argentina), 27. edizioan: Swaminathan Soumya (India).

            2010ean, Chotowa Czarna-n (Polonia), 28. edizioan: Anna Muzychuk (Eslovenia).

            2011n, Chennai-n (India), 29. edizioan: Deysi Cori (Peru).

            2012an, Atenas-en-n (Grezia), 30. edizioan: Qi Guo (Txina).

2013an, Kocaeli-n (Turkia), 31. edizioan: Aleksandra Goryachkina (Errusia).

 

            2013-09-26.

 

                Iturria: FIDEren webgunea.